UDALBIZI egitasmoak tokiko iraunkortasunaren euskal ereduaz jardunaldia egingo du maiatzaren 4an Oñatin

UDALBIZI proiektuaren  oinarrian kezka bat dago: Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako komunitate lokal ugariren iraunkortasuna auzitan jartzen dutenak, udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena batez ere.

Tokian tokiko eragileak gogotik saiatzen diren arren, lurraldea desorekatzen duten prozesu ugari dago abian, eta hainbat arlotan adierazleak ezin larriagoak dira.

Gaindegiak hainbat ariketa egin ditu errealitate hori azaleratzeko: biztanleriaren galera eta zahartzea aztertu du, bai eta ekonomia ehunaren hedapena eta bilakaera ere; oinarrizko zerbitzuen eskuragarritasuna, hiriburuetako auzoen ezaugarriak, etxebizitzen erabilera maila…

Udalbizi proiektuaren bidez Gaindegiak XXI. mendeko tokiko iraunkortasunaren bidea marrazten bere alea jarri du, eta lan hori ezagumendua garatuz eta erakunde ezberdinen  arteko lankidetzan oinarritu nahi du.

 

Udalbizi Jardunaldia, maiatzaren 4an Oñatin

 

Jardunaldian izena emateko egin klik hemen.

EGITARAUA

9:00/9:30
AURKEZPENA

9:30/10:30

  • ‘Figuereseko Ekoauzoa’, Berta Cormenzana (BCNEcologia)

10:45/12:15
METABOLISMO DEMOGRAFIKOA

>Esperientziak:

  • Errenteriako gazteen etxebizitza komunitarioen proiektua (Hiritik-At)
  • Santurtziko adinekoen zaintza komunitariorako proiektua (Agintzari GEKE)
  • Lasarte-Oriara etorri berrien protokoloa eta aniztasun plana (Aztiker)
  • Dinamizatzailea: Ula Iruretagoiena (EHU)

[ATSEDENA]

12:30/14:00
JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA

>Esperientziak:

  • Tokiko ekintzailetza (KoopFabrika, Beñat Irasuegi)
  • Tokiko ekonomia sarearen dinamizazioa (Azaro Fundazioa, Ainhoa Arrizubieta)
  • Dinamizatzailea: Enekoitz Etxezarreta (GEZKI, EHU)

[ATSEDENA]

14:30/16:00
MUGIKORTASUNA ETA ZERBITZUEN ESKURAGARRITASUNA

>Esperientziak:

  • Oñati erdialdeko mugikortasun egitasmoa (Oñatiko Udala)
  • Miarritz-Angelu-Baionako ‘Trambus’ proiektua (Proiektuko partaideren bat) (Konfirmatzeke)
  • Iruñerriko Mankomunitatearen Mugikortasun Iraunkorraren plana (Iruñerriko Mankomunitateko ordezkari bat)
  • Dinamizatzailea: Ander Gortazar (Hiri-mugikortasunean doktoregaia)