Skip to main content

gizartea

Emakumeen egoera sozioekonomikoa Euskal Herrian

Euskal Herrian ere emakumeen baldintza sozioekonomikoak eskasagoak dira gizonezkoenak baino. Hala gertatzen da, oraindik ere, Europako herrialde gehienetan; baina garrantzitsua da guk gure herriari erreparatzea, egitura auzia den aldetik, desberdintasun horiek non eta nola gertatzen diren ikusi eta zuzentzeko. Gaindegiak, martxoaren 8aren testuinguruan, Euskal Herriko zenbait datu eskaini nahi izan ditu  emakumeen egoera sozioekonomikoa zertan den ezagutzen laguntzeko.

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea udal hauteskundeen inguruan

Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira.

Argitalpen honetan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak. 

Landa, mendia eta Pirinioen problematika

Euskal Herriko azaleraren %7,55 (1.579,83 km2) urbanoa dela esan daiteke, eta gainerako %92,45 (19.345 km2) landa eremua, ezaugarri orografiko eta geografikoei erreparatuz gero.

Landa eremuaren baitan, nekazaritza garatzeko zailtasunak dituen eremua ale¬gia, “mendialdea”, 10.253 km2koa da, Europako Batasunak adierazitako irizpi¬deen arabera (ikus mapa). Mendialdeko orografia duten euskal eskualdeetan, mendi eta kale hartuta, 1.098.627 biztanle bizi dira, Euskal Herriko biztanleria osoaren %35,1.

Txosten honetan mendialde horietako errealitatera hurbildu nahi izan dugu.