Ipar Euskal Herriko biztanleria gora eta etorkizunean gora bidean

Ipar Euskal Herriko biztanleriak gora egin du azken urtean eta dagoeneko 299.129 biztanle ditu lurraldeak (Population municipale, 2016). Laster 300.000 biztanleen muga gainditzea espero dugu. Hazkunde handiena bai kopuruan, bai proportzioan, Lapurdik metatzen du. Nafarroa Behereak ere hazkundea izan du, zertxobait apalagoa izan arren. Zuberoak aldiz galdu. 2008az geroztik hazkunde handieneko herri elkargoak Bidaxuneko herri elkargoa, Errobi herri elkargoa, Hego Lapurdiko Hirigunea, Errobi-Aturri herri elkargoa eta Hazparneko Lurraldea izan dira. Biztanleria galdu dute, aldiz, Salbaterraldeko herri elkargoak, Zuberoako herri elkargoak eta Oloroealdeko herri elkargoak.

Ipar Euskal Herriko biztanleria bilakaera, 1876-2016

1876az geroztik Ipar Euskal Herriko biztanleriak gora egin du, garaian garaiko intentsitatearekin. Lapurdiko kostaldeko hazkundea da aipagarriena 1960az geroztik biztanleria bikoiztu du, baina hazkunderik handiena 1990az geroztik gertatu da, ia 100.000 biztanle  hartu baititu.

2030ari begira, egungo egitura demografikoaren ezaugarriei erreparatuz, Ipar Euskal Herriko biztanleriak gora egiten jarraituko du, Lapurdin batez ere (orotara 320.000 biztanle, egun baino 25.000 gehiago). Nafarroa Behereak biztanle kopuru berarekin jarraituko du ez, ordea, Zuberoan, non biztanleriak behera egingo duen orain arteko joerari jarraituz.

Ipar Euskal Herriko biztanleria bilakaera, 2000-2030

Biztanleriaren bilakaera, Ipar Euskal Herria eta bere lurraldeak
-Epealdiko hazkunde-tasaKopurua
-2010/20122012/20142014/20162008/20162016
IPAR EUSKAL HERRIA0,71,72,46,8299.129
Lapurdi0,81,82,77,5252.492
Nafarroa Beherea0,81,61,8631.639
Zuberoa-0,4-0,2-1,3-2,314.998
Bidaxuneko herri elkargoa2,62,94,114,35.829
Errobi herri elkargoa3,32,42,71328.547
Hego Lapurdiko Hirigunea1,83,72,612,265.892
Errobi-Aturri herri elkargoa1,41,84,19,818.670
Hazparneko Lurraldea1,611,78,914.691
Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa1,40,8-0,25,23.742
Garazi-Baigorri herri elkargoa01,22,14,512.604
Euskal Kosta-Aturri aglom. elk.-0,512,63,6126.072
Amikuzeko herri elkargoa0,40,80,83,19.649
Oloroealdeko herri elkargoa-0,70,60,4-1,6539
Zuberoako herri elkargoa-0,4-0,3-1,5-2,712.829
Salbaterraldeko herri elkargoa0-2,9-1,5-4,465
-
Iturria: INSEE, Population municipale.