Gaindegia

GAINDEGIA...

2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da.

Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial  bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak.

Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.

ZERGATIK?

Ekonomia eta gizartea lurraldeari estuki loturiko kontzeptuak dira. Gizarte orok bere lurralde eta biztanleriaren ongizatea bermatu behar du, orainaldian, nahiz etorkizunean.

Etengabe banaketa administratiboa jasan arren, egun, ezinbestekoa zaigu Euskal Herria aintzat hartuko duen eremu ekonomiko eta soziala egituratzea. Lurralde zein sektore arteko lankidetzatik haste da arazo lokal zein nazio mailakoei egoki erantzuteko bidea.

HELBURUAK

  • EZAGUTU: sektore zein lurraldetako errealitate sozioekonomikoaren jarraipena egin eta egiturako mailako ikuspegia garatu.
  • ERAGIN: Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorrean herri gisa garatzearen aldeko ezagumendua eta iritzia eragin.
  • SARETU: ekonomia eta gizarte alorrean elkarrenganako ezagumendua, lurralde arteko lankidetza eta sareen garapena bultzatu.