Euskal Herriko langabezia-tasa %9,29koa da, biztanleria aktiboa eta langabetua nabarmen jaitsi eta gero

 

> 2018ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,55 puntu apalagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera ere Euskal Herrian langabezia tasa 0,51 puntu apaldu da eta %9,36an kokatzen da. Azken hiruhilekoan langabezia-tasak behera egin du lurralde guztietan, Gipuzkoan salbu (+0,20; INE).

langabezia_euskal_herrian._2018-3-hiruhilekoa      langabezia_euskal_herrian._2018-3-hiruhilekoa

> INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasaren jaitsiera oso nabarmena eman da Araban (-2,54), nahiz eta EUSTATen arabera jaitsiera hori apalagoa izan (-0,70). Herrialde guztietan, langabetuen bolumena gutxitzearekin batera biztanleria aktiboa ere gutxitu egin da. Azken urte hauetan gertatzen ari den joera hori nabarmena izan da azken hiruhilekoan: hiruhilabeteko bat lehenago aktibo zeuden 79.300 pertsona ez-aktibo gisa zenbatu ditu INEk Hego Euskal Herrian. Lan egoeraren araberako biztanleriaren fluxuak aldakorrak dira eta fenomeno anitz metatzen dira horren bueltan. Halere enplegu sorrera langabezia-tasa nabarmen apaltzen ari da biztanleria aktiboaren gutxitzearen eraginez. Laneskuaren belaunaldi ordezkapen apalari erantzuten dio, neurri handi batean.

langabezia_euskal_herrian._2018-3-hiruhilekoa        langabezia_euskal_herrian._2018-3-hiruhilekoa

 

> Gauzak horrela, Bizkaiak du Euskal Herriko lurraldeen arteko langabezia tasa handiena (%10,88). Hala berresten du EUSTATek ere (%10,80). Ostera, Ipar Euskal Herriak Gipuzkoak dute langabezia tasa apalena.

> Azken hiruhilekoan, Euskal Herriko langabezia tasa 0,55 puntu apaldu da, EB-28n baino gehiago (-0,3). Hala, bi lurraldeen arteko aldea gutxitu egin da eta Euskal Herriko langabeziak Europako Batasuneko batez bestekoa baino 2,7 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

langabezia_euskal_herrian._2018-3-hiruhilekoa       

        

     

Iturriak: EUSTAT, INE, INSEE, EUROSTAT, Erresuma Batuko Estatistika Bulego Nazionala eta Belgikako Gobernu Federala. GAINDEGIA.

AttachmentTamaina
PDF icon gng_po-2018-10-25-eh_langabezia.pdf279.29 KB