Zentral nuklearren arriskuak etxe atarian eta segurtasun irizpide ahulak Espainiar Estatuan

> CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoña beste behin zabaltzeko aukera aztertu berri du. Euskal Herrian bertan kokatuta egon ez arren, euskal lurraldetik oso gertu dago eta balizko istripu baten aurrean Euskal Herriak aurreikusi ezin diren ondorioak nozituko lituzke bete-betean.

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

> Egun indarrean den CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren Plan Básico de Emergencia Nuclear (PLABEN) delako protokoloan 10 kilometroko (ZONA I) eta 30 kilometroko erradioak (ZONA II) finkatzen dira arrisku esparru gisa. Garoñako PENBU emergentzia planan, lehen erradio horretan, Euskal Herriko Gobiaran (1.015 biztanle) eta Lantaron (888 biztanle) udalerriak kokatzen dira. Bigarren erradioan, aldiz, beste 13 euskal udalerri daude, Orotara, ZONA I eta II delakoan 28.925 biztanle daude egun.

> Arrisku nuklearraren ondorioei aurre egiteko protokoloetarako irizpide batasunik ez da egun. AEBek (Amerikako Estatu Batuak) 80 kilometroko erradioan du ezarrita arrisku perimetroa. 2011. urtean Fukushimako ezbehar nuklearra gertatu zenean, Espainiako Gobernuak berak, Japonian ziren bere herritarrei 120 kilometroko segurtasun erradioa mantentzeko agindua eman zien. Fukushimako ezbeharrak agerian utzi zuen Espainiar Estatuan egun indarrean diren segurtasun perimetroen eraginkortasun eza.

> Orotara, balizko istripu baten aurrean Euskal Herriari modu zuzenean eragingo lioketen bost zentral nuklear daude egun: Golfech-ekoa (Okzitania), Blayais-ekoa (Akitania Berria), Ascó-koa (Katalunia), Trillo-koa (Gaztela-Mantxa) eta Garoña (Gaztela-Leon). Azken hau, Fukushimako zentralaren bikia, Euskal Herritik oso gertu dago.

> Euskal Herriak abian den trantsizio energetikoari behar bezala heltzeko burujabetasuna behar duela adierazten du esandakoak, energia politika propioak diseinatzeko zein energia berriztagarriak sustatzeko aukeren aurrean ahaldunduko duena. Gaur gaurkoz, energia merkatuaren liberalizazioak estatuen muga administratiboak errespetatu behar ditu eta horrek ezinezkoa egiten du, esaterako, Hendaian sorturiko energia berriztagarria Hondarribian saltzea. Trantsizio energetikorako estrategia normalizatu batek babes soziala, politikoa, juridikoa, ekonomikoa eta administratiboaren beharra dauka. Horrela bakarrik izango du Euskal Herriak energia ekoizpen zentro handiak alboratzeko, horien artean, zentral nuklearrak.

Arrisku nuklearraren erradioak Euskal Herrian, irizpide desberdinen arabera

a) 10 eta 30 kilometroko erradioak

> Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko protokoloan egun indarrean diren segurtasun irizpideetan, 10 kilometroko eta 30 kilometroko erradioen arabera Garoñaren inguruan Gobiaran eta Lantaron (ZONA I) eta beste 13 euskal udalerri (ZONA II) arrisku eremu gisa definituta daude.

> Erradiazioak perimetro horietatik gainezka egin du ezbehar nuklearrak egon direnean, Txernobil eta Fukushima kasu.

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

b) 50 kilometroko erradioa

> Aipaturiko ZONA I eta ZONA II erradioaz gain, Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko protokoloak 50 kilometroko erradioa aintzat hartzen du udalerriak EDC gisa (Estaciones de Clasificación y Descontaminación) definitzeko. Besteak beste,ezbehar nuklear larri batean larrialdi euskarriak bertan kokatuko lirateke.

> Garoñaren 50 kilometroko erradio barruan kokatzen dira Euskal Herriko 42 udalerri, Gasteiz horien artean

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

c) 80 kilometroko erradioa

> Ameriketako Estatu Batuetan arrisku nuklearraren perimetroa 80 kilometroko erradioan ezarrita dago

> Irizpide horren arabera, Euskal Herrian 186 udalerri Garoñaren arrisku esparruan dira. Orotara, 1.572.768 biztanle

> American Thyroid Association-ek 80 kilometroko erradio barruan herritarren artean potasio ioduroa banatzea gomendatzen du, ezbehar nuklear baten kasuan herritarrek aurretik eskura izan dezaten

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

 

d) 120 kilometroko erradioa

> Espainiako Gobernuak Fukushimako ezbehar nuklearra gertatu zenean 120 kilometroko segurtasun erradioa mantentzeko agindu zien Japonian ziren espainiar herritarrei

> Irizpide horren arabera, Garoñako ezbehar baten aurrean Euskal Herriko azaleraren erdia jendez hustu beharko litzateke, egun 2.201.858 biztanleko eremua

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

e) 300 kilometroko erradioa

> Txernobil eta Fukushimako ezbehar nuklearrek 300 kilometroko erradioan eragina izan dute eta American Thyroid Association-ek erradio horren barruan potasio ioduroa espazio publikoetan eskuragarri izatea gomendatzen du.

> Segurtasun erradio hau aintzat hartuz gero, bost dira euskal lurraldeari eragiten dioten zentral nuklearrak: Garoña, Trillo, Ascó, Golfech eta Blayais.

Euskal Herria inguratzen duten zentral nuklearren eragin eremua

 

*Oharra: eragin eremu bakoitzari buruzko informazio xehea aztertzeko ireki atxikirik dagoen prentsa oharra eta bertan topatuko dituzu taulak eta bestelakoak.

AttachmentSize
PRENTSA OHARRA (PDF)1.6 MB