169.200 langabe Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 14.500 gutxiago (INE)

Gaindegia Langabezia Euskal Herria. 2016-4-hiruhilekoa

> 2016ko laugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %11,45koa da (INE), aurreko urteko hiruhilekoan baino 1,19 puntu apalagoa. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, Euskal Herrian langabezia tasa 2,31 puntu jaitsi da iazkoarekin alderatuta eta %11,63an kokatzen da.

 

> Azken hiruhilekoan langabetu gordinek nabarmen behera egin dute (-14.500) INEren arabera, ez lanik topatu dutelako baizik eta aktibo egoteari utzi diotelako. Ondorioz, biztanleria aktiboa beste horrenbeste gutxitu da ere. Hau da, landun kopurua berdintsu mantendu da Hego Euskal Herrian, baina langabezia tasak jaitsiera garrantzitsua izan du.

 

> INEeko datuen arabera, lurralde guztietan jaitsi da langabezia tasa azken hiruhilekoan. EUSTATen arabera, ordea, azken hiruhilekoan langabezia tasa puntu bat igo da Gipuzkoan eta berdintsu mantendu da Bizkaian. Ipar Euskal Herrian, behin-behineko datuen arabera, 0,1 puntu igo da langabezia. Datu hauekin, Bizkaian mantentzen da langabezia tasarik handiena (%13,75), baita EUSTATen datuen arabera ere (%14,0).

Gaindegia Langabezia Euskal Herria. 2016-4-hiruhilekoa

> Azken hiruhileko datuek Euskal Herriko 2016 urteko langabezia tasa %12,19an finkatzen dute (INE), aurreko urtean baino 1,84 puntu azpitik. Langabezia apaltzeko joera handia izan da, hortaz.

Gaindegia Langabezia Euskal Herria. 2016-4-hiruhilekoa

> Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia tasen arteko aldea 0,7 puntu gutxitu da, baina Euskal Herriko langabeziak 3,2 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

Gaindegia Langabezia Euskal Herria. 2016-4-hiruhilekoa

* OHARRA: atxikian dagoen oharrean dituzue taulak datu xehe guztiekin.